XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalen gainetik Merinaldea ageri da.

Baina Merinaldea ez da Nafarroaren kasuan bezala, barne-banaketa administratibo bat, elizateek osatutako erakunde lurraldetarra baino.

Bertako jarburu merinoa dugu lehenengo eta gero historian zehar prestameroa, botere judiziala eta administratzeko ahalmena ere badituena.

Bestalde, merinaldeak, erakunde administratiboa denez, baditu beste kargu batzuk ere, hala nola: korregidoreordea eta, kasu batzutan, sindikoak ere bai.

Batzarreak Gernikan biltzen ziren eta beren buru korregidore erregeordetarra izango da.

b) Legeak bete erazteko boterea Hasieran 1500etik aurrera botere exekutiboa erregimendu orokorraren eskuetan egongo da.

Bertan bi letratu, bi diputatu, batzarreko bi eskribauak eta bi prokuradore izaten ziren.

Dena dela, 1576an Erregimendu hori murriztu egiten da eta Erregimendu partikular egiten.

Gero, eta 1630ko Konkordiaren ondorioz, 1645ean Diputazio Orokorra agertzen da, guzti hauen gainetik eta buru Korregidorea dela.

c) Botere judiziala Bizkaiko egitura judiziala honela eratzen da: auzo mailan auzo-alkatea dugu; elizate mailan foru-alkateak izaten dira boteredunak; merinalde mailan korregidoreordea eta merinoa daude eta azken mailan korregidorearen auzitegia; hortik gora Valladolideko kantzelaritzan eta Bizkaiko epaitegi berezian juzgatzen dira helegiteak.

4. Zuzenbide Pribatua Alor honetan Bizkaiko Zuzenbidea dugu Euskal Herriko osoenetarikoa.

Bere arauetan ageri dira: @- Oinetxetargoa: bere osotasunean agertzen zaigu bai salerosketaren kasuan (XVII. tituluan) eta bai herentzietan (XX. tituluan).

- Oinordea aukeratzeko askatasuna ere bada Bizkaiko foruan, Foru Berriaren XXI. tituluan hain zuzen ere.

Eta azkenez, aurreko erakundeen gehigarri gisa, senar-emazteen arteko ezkontz eraentza (ondasunen komunikazio forala) XX. tituluan agertzen dena.

Horren bidez senarraren eta emaztearen ondasunak bienak egiten dira umerik badute.

Umerik ez bada, jatorrizko leinuetara bihurtzen dira ondasunak zenbait kasutan.